ZINEMA ARETOETAN ESTREINALDIA
2020ko urriaren 9an
LABURPENA
Ostalaritza ikastea erabaki zuenean, zera erantzun zion amak Juan Mariri: egin zezala etorkizun handiagoko karrera bat. Harrez gero joan diren hirurogehi urte hauetan, gastronomiak sekulako prestigioa hartu du gizartean. Juan Mari bilakaera horren parte garrantzitsua izan da. Eta Arzak, Donostiako Mirakruz gainean kokatutako familiarteko jatetxea, munduko jatetxerik onenetakoa da azken urte hauetan.
Belaunaldi berri baten txanda da orain. Elena Arzakek, Juan Mariren alabak, hartu du aitaren testigua. Erretiratzeko momentua iritsi zaio Juan Mariri, bere ibilbideari errepasoa emateko unea.
FITXA
ARTISTIKOA
Gidoilari eta Zuzendaria:
Asier Altuna Iza
Protagonistak:
Juan Mari Arzak eta Elena Arzak
Dokumentalean parte hartu dute:
Marta Arzak, Ferran Adrià, Pedro Subijana, Joan Roca, Karlos Arguiñano, Andoni Luis Aduriz, Dabiz Muñoz… eta Arzak lantaldeko, Igor Zalakain, Xabi Gutiérrez eta Kontxi Beobide
JUAN MARI ARZAK
DONOSTIA, 1942
Juan Mari Arzakek 1966an hartu zuen jatetxearen ardura bere amarekin batera. Amak irakatsi zizkion euskal sukaldaritza tradizionalaren sekretuak. Amaren jakituriari semearen jakinmina eta gogo berritzailea batu zitzaizkion. Errezetak eraberritzeari ekin zion Juan Marik, bere ukitu pertsonala ematen zien euskal plater tradizionalei.
Juan Mariren talentua berehala nabarmendu zen. 32 urte besterik ez zituela irabazi zuen Gastronomia sari nazionala eta ARZAK jatetxeak 1972an eskuratu zuen Mitxelin gida entzutetsuaren lehen izarra. 70eko hamarkadaren erdialdetik aurrera sari eta aitorpen ugari jaso zituen eta ARZAK jatetxea nazio zein nazioarte mailako erreferente bilakatu zen. 1976an, ordurarteko sukaldaritza irauli eta kontzeptu eta mugimendu berri bat sortu zuten Juan Mari Arzak eta beste zenbait sukaldarik: euskal sukaldaritza berria. 1978an Mitxelin gidako bigarren izarra lortu zuen eta 1989an, hirugarrena. Ordutik ez du izarrik galdu.
ELENA ARZAK
DONOSTIA, 1969
Laurogeita hamarreko hamarkadan hasi zen Elena Arzak, Juan Mari Arzaken alaba, familiaren jatetxean lanean. Suitzan ostalaritza ikasi ondoren, Europako sukalde ospetsuenetan barna ibili zen Elena: Frantziako Maison Troisgros, Pierre Gagnaire, Carré des Feuillants eta Le Vivarois-en. Montekarloko Louis XV-n, Londresko Le Gavroche-n, Italiako Antica Ostería del Ponte-n, eta Españiako El Bulli-n.
2001eko maiatzean nazioarteko gastronomía akademiaren Chef de l’Avenir saria irabazi zuen. 2010an, berriz, Españiako gastronomía akademiak sari nazionala eman zion, eta 2012an Veuve Cliquot emakumezko sukaldari onena izendatu zuten.
Gaur egun, sukaldaritza, ezagutza, pasioa, grina eta Arzaken historia egiten jarraitzeko gogoa partekatzen dute Juan Mari eta Elenak.
FITXA
TEKNIKOA
Ekoizlea: Iñaki Burutxaga
Ekoizle eragilea: Jone Miren Goenaga
Ekoizle zuzendaria: Jone Miren Goenaga, Manu Paino
Argi-zuzendaria: Txarli Arguiñano, Javi Agirre
Kamera-operadore: Juantxu Beloki, Jon Sangroniz, Lander Andonegi, Gaizka Bourgeaud, Asier Altuna, Javi Agirre, Txarli Argiñano
Musika originala: Maite Arroitajauregi “Mursego”
Muntaketa: Demetrio Elorz
Zuzendari artistikoa: Itziar Bandrés
Jantzi / Makillatzaile / Ile-apainketa: Eli Unanue, Enara Roteta
Soinu muntaketa: Iosu Gonzalez
Zuzeneko soinua: Alazne Ameztoy, Iñigo Azkue
Efektu digitalak: Raúl Lopez, Nekane Lopez De Goicoechea, Aitor Sutil, Lara Iturain
DATU TEKNIKOAK
Generoa: Dokumentala / Iraupena: 70 min. / Formatoa: 4K
ZUZENDARIA
ASIER ALTUNA IZA
Bergara (1969)
FILMOGRAFIA ZUZENDARI ETA GIDOILARI BEZALA
Luzemetraiak
ARZAK since 1897 (Postprodukzioan)
2019- Agur Etxebeste! (90')
2015- Amama (103’)
2011- Bertsolari (90’)
2005- Aupa Etxebeste (90’) Mejor dirección novel, Goyarako izendatua
Laburmetraiak
2014- Soroa (13’) Donostiako Zinemaldian, Zabaltegi Sailean estreinaldia.
2013- Zela Trovke - Cortando hierba (13’) Donostiako Zinemaldian, Zabaltegi Sailean estreinaldia.
2010- Artalde (8’)- Zinebin estreinaldia. Laburmetrai onenaren saria.
2005- Sarean (5’)
2005- Topeka (4’)
1999- 40 ezetz (14’)
1998- Txotx (15’)
FILMOGRAFIA GIDOILARI BEZALA
2011- Urte berri on, amona! (100’) Telmo Esnal-ekin batera idatzi eta zuzendua.
Arzak Since 1897
Arzak jatetxeak 1897an ireki zituen ateak. Eta 100 urtetik gorako ibilbide gastronomikoaren ondoren, hiru hamarkadatan 3 Mitxelin izar jaso dituen mundu mailako jatetxe bakarrenetakoa da.
Arzak familiaren ezaugarrietako bat jatetxearen jatorrizko ispirituari eustea izan da: sortu zen leku berean dago gaur egun ere jatetxea, Donostiako Mirakruzen. Hori da, hain justu, jatetxearen arrakastaren gakoetako bat: aitzindariei dioten errespetua.
Izan ere, ARZAK leiala zaio hastapen haietako gustuari, inguruan duen jendearen gustuari. Berea, euskal sukaldaritzaren zaporeei lotutako gastronomia izan da beti. Juan Mari Arzaken sukaldaritza apurtzaileak 1972an lortu zuen lehengo Mitxelin izarra, 1989an hirugarrena, eta ordutik, bere alaba Elenarekin batera, sendo eutsi dio mailari. Munduari begira dagoen sukaldaritza da Arzakekoa, berezi eta harrigarria. Elenak du orain jatetxearen ardura. Bera da, hortaz, ARZAKen oraina eta geroa.
Une garrantzitsua da hau ARZAK jatetxearen historian. Juan Mari lehen lerrotik erretiratzera doa, eta hurrengo belaunaldiaren esku geldituko da jatetxea, Elena alabaren gidaritzapean. ARZAKtarrek beraien jatetxe eta etxeko ateak ireki dizkigute, beraien intimitatea parez pare zabaldu, garai honen lekuko izan gaitezen.
Ez da makala Elenak duen erronka, zaila baita Juan Mariren alaba izateak dakarren zama eramatea. Aita oraindik ere aktibo dagoela hartu behar izan du ARZAkeko ardura, eta hiru hamarkadatan Mitxelin izarrik sekula galdu ez duen jatetxea kudeatzea egokitu zaio. Hori gutxi ez, eta gizonezkoak nagusi diren mundu batean jardun beharra izango du.
Nola egiten diote aurre aita-alabak belaunaldi errelebuari? Nola hartuko du Juan Marik negozioa alabaren esku uztea? Eta nola hartuko du Elenak sukaldaritzan hain ospe handia duen abizenaren ardura bere gain hartzea?
ARGAZKI
GALERIA
ALBISTEAK
Preestreno en Bilbao este martes 6 octubre
9 de octubre estreno en cines de ARZAK SINCE 1897
Preestreno en Pamplona este jueves 1 de octubre
HARREMANA
Edozein
kontsultarako
jarri
harremanetan
gurekin